Zure konfiantza da gure lehentasuna, eta haurrari Google-ko kontu bat izaten uztea erabaki garrantzitsua da. Informazio gehiago lortu nahi baduzu, hartu minutu bat informazio garrantzitsu hau berrikusteko.
Haurraren Google-ko kontua zeurea bezalakoa izango da, eta, haren bidez, haurrak Google-ren produktu eta zerbitzu asko atzitu ahal izango ditu, haurrentzat pentsatuta edo egokituta ez dauden zerbitzuak barne. Besteak beste, baliteke haurrak gauza hauek egin ahal izatea kontuaren bidez:
Google-ren Laguntzailea, Chrome eta Bilaketa erabilita galderak egin, Interneten sartu eta bertan edukia bilatu.
Gmail, SMSak, bideoak, ahots-mezuak eta komunikatzeko bestelako metodoak erabilita beste pertsona batzuekin harremanetan jarri.
Aplikazioak, jokoak, musika, filmak eta bestelako edukia deskargatu, erosi eta erabili.
Argazkiak, bideoak, aurkezpenak, dokumentuak eta bestelako edukia sortu, ikusi eta partekatu.
Osasunari eta fitnessari buruzko informazioaren jarraipena egin (besteak beste, ariketa fisikoaren maila eta bihotz-maiztasuna) Google Fit-en. Haurraren gailuen araberakoa izango da hori.
Google-ren zerbitzuak erabiltzean testuinguruaren araberako iragarkiak ikusi.
Google Family Link aplikazioarekin, oinarrizko arauak ezarri ahalko dituzu, eta haurrak Interneten arakatzen duena bideratu. Google-ko familia-taldeko kide bihurtuko da haurra, eta Google-ren zerbitzuak harekin eta familiako beste lau kiderekin partekatzeko erabili ahal izango duzu talde hori. Aurrerago, beste guraso bat gehitu ahal izango duzu haurraren kontua gainbegiratzen lagun diezazun. Besteak beste, gurasoek hauek egin ahal izango dituzte Family Link-ekin:
Haurraren Chrome OS-ko edo Android-eko gailuetan erabilera-denbora mugatu.
Haurraren Android-eko gailuen kokapena ikusi, gailuek saioa hasita badaukate eta aktibo badaude.
Haurrari Google Play-ko eta Stadia-ko edukia deskargatzeko eta erosteko baimena eman, baita adin-sailkapenaren arabera edukiaren ikusgaitasuna mugatu ere.
Haurraren Google-ko kontuan zer motatako jarduerak gorde daitezkeen aukeratu eta jarduera horiek zerbitzuak pertsonalizatzeko nola erabil daitezkeen erabaki.
Ezarpenak kudeatu (hala nola Google Bilaketa zerbitzuaren Bilaketa segurua).
Chrome OS-ko eta Android-eko gailuetan haurrak dauzkan aplikazio-baimenak berrikusi (esate baterako, mikrofonoa, kamera eta kontaktuak erabiltzeko baimenak).
YouTube-ren zerbitzuak erabilgarri daudenean (YouTube eta YouTube Kids barne), haietako edukia, haietarako sarbidea eta bestelako ezarpenak aldatu.
Family Link-en guraso-murriztapenek haurraren jarduerak gainbegiratzen eta kudeatzen laguntzen badizute ere, kontuan izan beharreko zenbait muga dituzte:
Family Link-en guraso-murriztapen asko sarean kudea daitezkeen arren, Android-erako edo iOS-erako Family Link aplikazioa eduki beharko duzu eginbide batzuk kudeatu ahal izateko, hala nola erabilera-denbora mugatzeko aukera.
Bilaketa segurua eginbideak, Chrome-ko webguneen murriztapenek, Play Store-ko iragazkiek eta antzeko ezarpenek eduki desegokia atzitzeko aukera mugatzen dute, baina ez dira perfektuak. Murriztapen horiek aktibatuta badaude ere, ikustea nahi ez duzun edukia atzituko du agian haurrak.
Ez da gurasoaren baimenik behar haurrak aurrez onartutako aplikazio bat edo bestelako edukiren bat berriro deskargatzen duenean, aplikazio baten eguneratzea instalatzen duenean (eguneratzearen ondorioz edukia gehitu arren edo datu zein baimen gehigarriak eskatu arren) edo Google Play-ko Familiaren liburutegia atalean partekatutako edukia deskargatzen duenean.
Family Link-en eginbide batzuk ez daude beti erabilgarri, eta ezarpen eta baldintza jakin batzuk behar dituzte funtzionatu ahal izateko; esaterako, aplikazioak blokeatzeko aukera haurrak Chrome OS-ko edo Android-eko gailu bateragarri batean saioa hasita daukanean soilik dago erabilgarri, eta haurraren gailuaren kokapena Family Link aplikazioan ikusteko aukera, aldiz, Android-eko gailua piztuta eta Internetera konektatuta dagoenean soilik.
Haurrak 13 urte betetzen dituenean (baliteke adina beste bat izatea herrialdearen arabera), kontua bere kabuz (hots, zuk gainbegiratu gabe) kudeatzea aukera dezake.
Gure zerbitzuetako askok zerbitzuok erabiltzen dituzten beste erabiltzaile batzuekin interakzioan aritzeko aukera ematen diote haurrari. Guztiontzat errespetuzkoa den giroa mantendu nahi dugu. Horregatik, haurrak oinarrizko jokabide-arau batzuei jarraitu behar die. Arau horien artean hauek daude: erabilera okerrik ez egin edo kalterik ez sortu (ez nork bere buruari, ezta besteei ere), inor ez zelatatu eta halako erabilera okerrik edo kalterik ez sustatu; esaterako, beste norbaiten plantak eginda, iruzurra eginda, irainduta, bullyinga eginda, jazarrita edo mehatxatuta, edo gure zerbitzuak erabiltzean publikoki gorrotozko edukia zabalduta (adibidez, jendearen jatorrian, arrazan, erlijioan, generoan, sexu-joeran eta bestelako ezaugarrietan oinarritutako gorrotoa edo diskriminazioa sustatzen duen edukia). Gorrotozko edukia argitaratuz gero, baliteke zuk eta haurrak erantzukizun zibila edo penala edukitzea.
Haurrak bere Google-ko kontua edo profila eduki dezan, agian zure baimena beharko dugu haurraren informazioa bildu, erabili edo ezagutarazteko Pribatutasun-ohar honetan eta Google-ren Pribatutasun-gidalerroetan azaldu bezala. Haurrari gure zerbitzuak erabiltzeko baimena ematen badiozu, informazioa gurekin partekatzeko baimena emango duzue bai haurrak, bai zuk. Badakigu ardura handia dela eta gogor egiten dugu lan zure informazioa babesteko eta kontrola zure eskuan uzteko. Sareko eta aplikazioetako jarduerak eta YouTube-ren Historia erabiltzeko eta, lurralde aplikagarrietan, Google-ren zerbitzu jakin batzuk lotzeko haurrak jarduerak kontrolatzeko aukerak kudea ditzakeen ala ez aukera dezakezu.
13 urtetik beherako haurren Google-ko kontuen eta profilen (Family Link bidez kudeatutakoak) Pribatutasun-oharrean eta Google-ren Pribatutasun-gidalerroetan azaltzen dira Google-ren pribatutasun-jardunbideak. Haurraren kontuari edo profilari soilik eragiten dioten pribatutasun-jardunbide batzuk daude (esaterako, publizitate pertsonalizatuaren mugei buruzkoak), eta desberdintasun horiek Pribatutasun-ohar honetan zehazten dira.
Pribatutasun-ohar hau ez zaie aplikatuko haurrak erabiltzen dituen eta Google-renak ez diren hirugarrenen aplikazio, ekintza eta webguneei. Haurrarentzat egokiak diren erabakitzeko, berrikusi hirugarrenen aplikazio, ekintza eta webguneen baldintza eta gidalerro aplikagarriak, datuak biltzeko eta erabiltzeko jardunbideak barne.
Haurrari Google-ko kontu edo profil bat izateko baimena ematen diozunean, zure kontua bezala tratatuko dugu haurrarena, biltzen dugun informazioari dagokionez. Adibidez, honako informazio hau bilduko dugu:
Kontua edo profila sortzeko prozesuan zehar, agian informazio pertsonala eskatuko dugu; esaterako, izen-abizenak, helbide elektronikoa eta jaiotza-data. Zuk edo haurrak ematen duzuen informazioa jasotzen dugu, hala nola zurekin Interneten bidez harremanetan jartzeko informazioa, beharrezkoak baitira zure baimena eskatzeko. Era berean, haurrak kontua edo profila erabiltzen duenean sortzen, kargatzen edo besteengandik jasotzen duen informazioa biltzen dugu; adibidez, Google Argazkiak zerbitzuan argazki bat gordetzen duenean edo Google Drive-n dokumentu bat sortzen duenean.
Haurrak erabiltzen dituen zerbitzuei eta haiek erabiltzeko moduari buruzko informazio jakina biltzen eta gordetzen dugu automatikoki; adibidez, haurrak Google Bilaketa zerbitzuan kontsulta bat egiten duenean, Google-ren Laguntzailea zerbitzuari hitz egiten dionean edo YouTube Kids-en bideo bat ikusten duenean. Honako hauek sartzen dira informazio horretan:
Google-ren zerbitzuak atzitzeko haurrak erabiltzen dituen aplikazioei, arakatzaileei eta gailuei buruz biltzen dugun informazioak hauek hartzen ditu barne: identifikatzaile esklusiboak, arakatzaile mota eta haren ezarpenak, gailu mota eta haren ezarpenak, sistema eragilea, sare mugikorrari buruzko informazioa (operadorearen izena eta telefono-zenbakia barne) eta aplikazioaren bertsio-zenbakia. Orobat, haurraren aplikazio, arakatzaile eta gailuek gure zerbitzuekin duten interakzioari buruzko informazioa biltzen dugu; besteak beste, IP helbidea, hutsegite-txostenak, sistemaren jarduerak eta haurrak egindako eskaeraren data, ordua eta erreferentziako URLa. Adibidez, haurraren gailuko Google-ren zerbitzuren bat gure zerbitzarietara konektatzen denean biltzen dugu informazio hori; esaterako, Play Store-tik aplikazio bat instalatzen duenean.
Haurrak gure zerbitzuetan egiten dituen jarduerei buruzko informazioa biltzen dugu, eta, haurraren ezarpenen arabera, Google Play-n agian gustatuko zaizkion aplikazioak gomendatzeko erabiltzen, besteak beste. Haurrak jarduerak kontrolatzeko aukerak kudea ditzakeen ala ez aukera dezakezu. Haurraren jarduerei buruz biltzen dugun informazioa honako hau da, besteak beste: erabiltzen dituen bilaketa-hitzak, ikusten dituen bideoak, ahotsari eta audioari buruzko informazioa (audio-eginbideak erabiltzen dituenean), norekin komunikatzen den edo norekin partekatzen duen edukia, eta Google-ko kontuarekin sinkronizatu duen Chrome-ko arakatze-historia. Haurrak deiak egin edo jasotzeko erabiltzen baditu gure zerbitzuak, edo mezuak jaso eta bidaltzeko (adibidez, Google Meet edo Duo bidez), telefonia-erregistroko informazioa bilduko dugu agian. Haurra Google Kontua atalera joan daiteke bere kontuan edo profilean gordetako jarduerei buruzko informazioa aurkitu eta kudeatzeko. Halaber, zuk ere lagun diezaiokezu haren jarduerei buruzko informazioa kudeatzen, haurraren Google-ko kontuan saioa hasita edo Family Link-en duen profila atzituta.
Haurrak gure zerbitzuak erabiltzen dituenean, haren kokapenari buruzko informazioa biltzen dugu. Haurraren kokapena zehazteko hauek erabil daitezke: GPSa, IP helbidea, gailuaren sentsoreen datuak eta gailuaren inguruko gauzei buruzko informazioa (hala nola wifi bidezko sarbide-puntuak, telekomunikazio-dorreak eta Bluetooth bidezko konexioarekin bateragarriak diren gailuak). Biltzen ditugun kokapen-datuak zure ezarpenen eta haurrak gailuan dituenen araberakoak dira.
Haurraren ahotsari eta audioari buruzko informazioa bilduko dugu. Esaterako, haurrak audioa aktibatzeko aginduak erabiltzen dituenean (adibidez, "Hey Google" agindua esaten duenean edo mikrofonoaren ikonoa sakatzen duenean), jarraian esandakoaren grabaketa prozesatuko da, haren eskaerari erantzuteko. Halaber, haurraren Sareko eta aplikazioetako jarduerak ezarpeneko Ahots- eta audio-jarduerak aukera aktibatuta badago, baliteke saioa hasita daukaten gailuetan Laguntzailea zerbitzuarekin dituzten ahots-interakzioak (eta aurreko segundo batzuk) kontuan gordetzea.
Askotariko teknologiak erabiltzen ditugu haurraren informazioa bildu eta gordetzeko; besteak beste, cookieak, pixel-etiketak, biltegi lokalak (esaterako, arakatzailearen web-biltegiak edota aplikazioetako datuen cacheak), datu-baseak eta zerbitzarien erregistroak. Kontu edo profil horien bidez atzi daitezkeen Google-ren produktu eta zerbitzuak erabiltzeko beharrezkoa den arrazoizko informazio pertsonala baino ez diogu eskatuko haurrari.
Google-ren Pribatutasun-gidalerroetan, modu xehatuagoan azaltzen da nola erabiltzen ditugun Google-k biltzen dituen haurraren Google-ko kontuarekin edo profilarekin erlazionatutako datuak. Oro har, haurraren informazioa hauetarako erabiltzen dugu: gure zerbitzuak emateko, mantentzeko eta hobetzeko; zerbitzu berriak garatzeko; haurrarentzako zerbitzuak pertsonalizatzeko; errendimendua neurtzeko eta gure zerbitzuak nola erabiltzen diren ulertzeko; gure zerbitzuei dagokienez haurrarekin zuzenean harremanetan jartzeko, eta gure zerbitzuen segurtasuna eta fidagarritasuna hobetzeko.
Hainbat teknologia erabiltzen ditugu helburu horiekin haurraren informazioa prozesatzeko. Haurraren edukia aztertzen duten sistema automatizatuak erabiltzen ditugu bilaketa-emaitza pertsonalizatuak edo gure zerbitzuak erabiltzen dituen modura egokitutako beste eginbide batzuk eskaintzeko, besteak beste. Erabilera okerrak hautemateko ere aztertzen dugu haurraren edukia, hala nola spama, malwarea eta legez kanpoko edukia. Halaber, algoritmoak erabiltzen ditugu datuetako ereduak hautemateko. Gure sistemetan spama, malwarea, legez kanpoko edukia eta gure gidalerroak urratzen dituzten bestelako erabilera okerrak hautematen baditugu, baliteke haurraren kontua edo profila desgaitzea, edo egokiak diren bestelako neurriak hartzea. Zenbait egoeratan, erabilera okerra dagokion autoritatearen aurrean salatuko dugu.
Haurraren ezarpenen arabera, baliteke gomendioak, eduki pertsonalizatua eta bilaketa-emaitza pertsonalizatuak emateko erabiltzea haurraren informazioa. Adibidez, haurraren ezarpenen arabera, Google Play-k datu jakin batzuk (esaterako, haurrak instalatu dituen aplikazioak) erabiliko ditu haurrari gusta dakizkiokeen beste aplikazio batzuk iradokitzeko.
Horrez gain, haurraren ezarpenen arabera, baliteke gure zerbitzuetan eta haurraren gailuen bidez biltzen dugun informazioa goian azaldutako helburuetarako konbinatzea. Haurraren kontuaren edo profilaren ezarpenetan oinarrituta, baliteke beste webgune eta aplikazio batzuetan egiten dituen jarduerak haren informazio pertsonalarekin erlazionatzea Google-ren zerbitzuak hobetzeko.
Google-k ez dio hornituko iragarki pertsonalizaturik haurrari; alegia, iragarkiak ez dira egongo haurraren kontuko edo profileko informazioan oinarrituta. Aldiz, baliteke iragarkiak beste datu batzuetan oinarritzea; esaterako, haurra ikusten ari den webgunearen edo aplikazioaren edukian, une horretan egindako bilaketa-kontsultan edota kokapen orokorrean (adibidez, hiria edo herrialdea). Interneten dabilenean edo Google-renak ez diren aplikazioak erabiltzen dituenean, baliteke haurrak Google-k ez beste iragarki-hornitzaile batzuek eskainitako iragarkiak ikustea, hirugarrenek pertsonalizatutako iragarkiak barne.
Google-ko kontuan edo profilean saioa hasita daukanean, baliteke haurrak publikoki eta beste erabiltzaile batzuekin partekatu ahal izatea informazioa; esaterako, argazkiak, bideoak, audioak eta kokapena. Haurrak publikoki partekatzen duenean informazioa, bilatzaileen bidez (besteak beste, Google Bilaketa) egongo da eskuragarri.
Baliteke biltzen dugun informazioa Google-tik kanpo partekatzea egoera jakin batzuetan. Ez dugu partekatzen informazio pertsonala Google-tik kanpoko enpresekin, erakundeekin edo banakakoekin, kasu hauetan izan ezik:
Baimena badugu baino ez dugu partekatuko informazio pertsonala Google-tik kanpo (hala badagokio).
Baliteke haurraren informazioa (besteak beste, izena, argazkia, helbide elektronikoa eta Play-n egindako erosketak) Google-ko familia-taldeko kideekin partekatzea.
Gure afiliatuei eta bestelako enpresa edo pertsona fidagarriei informazio pertsonala ematen diegu gure izenean prozesa dezaten, gure argibideei jarraikiz eta Pribatutasun-ohar hau, Google-ren Pribatutasun-gidalerroak eta kasuan kasuko isilpekotasun- eta segurtasun-neurriak gordeta.
Informazioa atzitzea, erabiltzea, gordetzea edo ezagutaraztea beharrezkoa delako uste ona badugu soilik partekatuko dugu informazio pertsonala Google-tik kanpoko enpresekin, erakundeekin edo banakoekin helburu hauetarako:
Lege, erregelamendu, prozesu juridiko edo bete beharreko gobernuaren eskaera aplikagarriak gordetzeko.
Zerbitzu-baldintza aplikagarriak gordearazteko; besteak beste, urratze posibleak ikertzeko.
Iruzurrak, segurtasun-arazoak edo arazo teknikoak hautemateko, ekiditeko, edo beste moduren batean haiei aurre egiteko edo haiek konpontzeko.
Google-ren, gure erabiltzaileen edo, oro har, jendearen eskubideak, jabetzak edo segurtasuna kaltetzea eragozteko, lege aplikagarriek eskatzen edo onartzen duten heinean.
Pertsonalki identifikatzeko balio ez duen informazioa (adibidez, gure zerbitzuen erabilera orokorrarekin lotutako joerak) publikoki eta gure bazkideekin partekatuko dugu, hala nola argitaratzaileekin, iragarleekin, garatzaileekin eta eskubide-jabeekin. Besteak beste, gure zerbitzuen erabilera orokorraren inguruko joerak erakusteko partekatzen dugu informazioa publikoki. Halaber, bazkide jakin batzuei arakatzaile edo gailuetatik informazioa biltzeko baimena ematen diegu publizitatea eskain dezaten edo neurketak egin ditzaten. Horretarako, haien cookieak edo antzeko teknologiak erabiltzen dituzte.
Haurrak Google-ko kontu bat badu, haren Google-ko kontuan saioa hasita atzitu, eguneratu, kendu eta esporta dezakezu haren informazioa, baita informazioa prozesatzeko mugak ezarri ere. Haurraren pasahitza gogoratzen ez baduzu, Family Link aplikazioan edo Family Link-en ezarpenetan (sarean) berrezar dezakezu. Saioa hasi duzunean, Google-ren Pribatutasun-gidalerroetan azaltzen diren zenbait kontrolatzeko aukera erabil ditzakezu (adibidez, Google-ko jarduerak kontrolatzeko aukerak) haurraren pribatutasun-ezarpenak eta informazioa kudeatzeko.
Haurrak profil bat badu, Family Link aplikazioan edo Family Link-en ezarpenetan (sarean) atzitu, eguneratu, kendu eta esporta dezakezu haren informazioa, baita informazioa prozesatzeko mugak ezarri ere.
Haurrak honako hauek egin ahalko ditu: Nire jarduerak ataleko iraganeko jarduerak ezabatu eta modu lehenetsian hirugarrenei aplikazio-baimenak eman (gailuaren kokapena, mikrofonoa edo kontaktuak erabiltzeko baimena barne). Halaber, hauetarako erabil dezakezu Family Link: haurraren Google-ko kontuari edo profilari buruzko informazioa editatu edo aldatzeko, aplikazioetako jarduerak eta aplikazio-baimenak berrikusteko, eta haurrak aplikazioei edo hirugarrenen zerbitzuei bere informazioa erabiltzeko baimen batzuk emateko daukan gaitasuna kudeatzeko.
Edozein unetan haurraren informazioa biltzeari edo erabiltzeari utzi nahi badiozu, haurraren kontuko edo profileko informazioaren orrian dagoen "Ezabatu kontua" edo "Ezabatu profila" sakatuta ezaba dezakezu haurraren Google-ko kontua edo profila. Family Link aplikazioan edo Family Link-en ezarpenetan (sarean) dago arestian aipatutako orria. Arrazoizko epe bat igaro ondoren, haurraren kontuko edo profileko informazioa betiko ezabatuko da.
Haurraren Google-ko kontuari edo profilari buruzko galderarik baduzu, jarri gurekin harremanetan. Laguntzeko gauzkazu. Family Link-i eta haurraren Google-ko kontu edo profilari buruzko informazio gehiago lortzeko, joan gure laguntza-zentrora. Halaber, Family Link-i edo haurraren Google-ko kontu edo profilari buruzko iritzia eman diezagukezu Family Link aplikazioan. Horretarako, sakatu Menua ☰ > Laguntza eta iritziak > Bidali oharrak. Bestela, jarri gurekin harremanetan posta elektronikoz edo beheko helbidean.
Google
1600 Amphitheatre Parkway
Mountain View, CA 94043 USA
Telefono-zenbakia: +1 855 696 1131 (AEB)
Beste herrialde batzuei dagozkien telefono-zenbakiak ikusteko, joan g.co/FamilyLink/Contact helbidera
Google-k haurraren datuak biltzeko eta erabiltzeko duen moduari buruzko galderarik baduzu, Google-rekin edo datuak babesteko ordezkariarekin jar zaitezke harremanetan. Era berean, tokiko legeari jarraikiz, zure eskubideen inguruko kezkarik baduzu, datuak babesteko tokiko agintaritzarekin jar zaitezke harremanetan.