Informazio gehiago lortu nahi duzu Google-ko pribatutasunari buruz?
Toki egokira etorri zara! Irakurri haurrek gehien galdetzen dituzten galderak; adibidez, gurasoak Google-n dituzun gauzekin nola lagun diezazukeen edo Google-k zein informazio erabiltzen duen.
Gurasoak: 13 urtetik (edo zure herrialdeari dagokion adinetik) beherako haurren Family Link bidez kudeatutako Google-ko kontuei soilik dagokie informazio hau. Xehetasun gehiago lortzeko, irakurri gure Pribatutasun-oharra eta Pribatutasun-gidalerroak.
Nor arduratzen da nire kontuaz?
Gurasoa arduratzen da zure Google-ko kontuaz. Family Link izeneko aplikazio bat erabil dezake hura kudeatzeko. Zaharragoa zarenean izango duzu kontua zuk zeuk kudeatzeko aukera.
Gurasoak ekintza hauek gauzatu ahalko ditu, besteak beste:
- Zure kontuan saioa hasi, kontuaren pasahitza aldatu edo kontua ezabatu.
- Zure telefonoa edo tableta blokeatu.
- Zure telefonoa edo tableta non dagoen ikusi.
- Erabil ditzakezun aplikazioak aukeratu.
- Aplikazioetan zenbat denbora pasatzen duzun ikusi.
- Google-ren aplikazio batzuetan ikus dezakezun edukia aldatu; esaterako, Google Bilaketa, YouTube edo Google Play aplikazioetan.
- Jarduerak kontrolatzeko aukerak kudeatu. Google-n egiten duzunari buruzko informazioa gordetzen duten ezarpenak dira horiek.
- Aplikazioen ezarpenak eta baimenak aukeratu.
- Zure kontuko informazioa aukeratu; esaterako, izena eta jaiotze-data.
- Google-ren produktu batzuetan, hala nola Google Play-n, zer deskargatu edo eros dezakezun aukeratu.
Nola eta zergatik erabiltzen du Google-k niri buruzko informazioa?
Baliteke zuk edo gurasoak eman diguzuen informazioa biltzea; esaterako, izena eta jaiotze-data. Gure aplikazio eta webguneak erabiltzen dituzunean lortzen dugun informazioa ere gorde egiten dugu. Gogor egiten dugu lan informazio hori babesteko, eta helburu desberdinetarako erabiltzen dugu; esaterako, Google-ren aplikazio eta webguneak lagungarriagoak izan daitezen.
Gurasoarekin batera, lortu zure informazioa erabiltzeko moduei buruzko informazio gehiago:
- Gure aplikazio eta webguneek behar bezala funtzionatzea bermatzeko: adibidez, Google Bilaketa zerbitzuan "txakurkumeak" hitza bilatzen baduzu, txakurkumeekin zerikusia duten gauzak erakusteko erabiltzen dugu informazio hori.
- Gure aplikazio eta webguneak hobetzeko: esaterako, zerbaitek ez badu funtzionatzen, bildutako informazioa erabil dezakegu arazo hori konpontzeko.
- Google, gure erabiltzaileak eta ikusleak babesteko: jendea sarean seguruago ibil dadin erabiltzen dugu bildutako informazioa.
- Aplikazio eta webgune gehiago sortzeko: jendeak gure aplikazio eta webguneak nola erabiltzen dituen jakin nahi dugu, Google-ren produktu gehiago sortzeko ideiak lortzeko.
- Agian gustatuko zaizkizun gauzak erakusteko: esaterako, YouTube Kids-en animaliei buruzko bideoak ikustea atsegin baduzu, antzeko bideoak erakutsiko dizkizugu.
- Iragarkiak erakusteko: zenbait datu hartzen ditugu oinarritzat; adibidez, irekita daukazun webgunea.
- Zurekin harremanetan jartzeko: adibidez, baliteke zure helbide elektronikoa erabiltzea mezu bat bidaltzeko. Ezagutzen ez duzun norbaiten mezuak ireki aurretik, galdetu guraso bati ea segurua den.
Esan al diezaioket Google-ri zer gorde eta zer ez?
Bai, zuri buruz gordetzen ditugun datu batzuk aldatzeko aukera duzu. Jarduerak kontrolatzeko aukeretan edo bestelako pribatutasun-ezarpenetan aldaketarik egiten baduzu, gurasoari jakinaraziko diogu. Hark ere lagun diezazuke ezarpenak aldatzen.
Zuri eta zure Google-ko kontuari buruzko datu batzuk ikusi eta kudeatzeko aukera duzue zuk eta zure gurasoak.
Google-k beste batzuekin partekatzen du nire informazio pertsonala?
Informazio pertsonala (esaterako, izena) Google-tik kanpo partekatzeko zenbait arrazoi ditugu. Informaziorik partekatzen badugu, babestuta egongo dela ziurtatzeko neurriak hartzen ditugu.
Baliteke informazio pertsonala partekatzea:
- Zure gurasoarekin eta Google-n duzun familia-taldearekin.
- Gurekin lan egiten duten enpresekin.
- Zure gurasoak baimena ematen digunean.
- Legezko arrazoiengatik hala egin behar dugunean.
Nork ikus dezake sarean partekatzen dudana?
Jende ugarik ikus dezake sarean partekatzen duzun guztia; esaterako, mezu elektronikoak edo argazkiak. Partekatu edukia fidagarritzat jotzen duzun jendearekin soilik. Ez bazaude ziur, galdetu guraso edo familiako kide bati.
Informazio gehiago lortu nahi duzu? Eskatu gurasoari Pribatutasun-gidalerroak irakurtzen laguntzeko.
Informazio gehiago lortu nahi duzu Google-ko pribatutasunari buruz?
Toki egokira etorri zara! Gure aplikazio eta webguneak erabiltzen dituzunean Google-k informazioa nola biltzen eta erabiltzen duen ikusiko duzu hemen. Halaber, gurasoak zure Google-ko kontua eta gailuak kudeatzen laguntzeari buruzko informazioa lortuko duzu.
Gurasoak: 13 urtetik (edo zure herrialdeari dagokion adinetik) beherako haurren Family Link bidez kudeatutako Google-ko kontuei soilik dagokie informazio hau. Xehetasun gehiago lortzeko, irakurri gure Pribatutasun-oharra eta Pribatutasun-gidalerroak.
Nor arduratzen da nire kontuaz?
Une honetan, gurasoa arduratzen da zure Google-ko kontuaz. Family Link izeneko aplikazio bat erabil dezake hura kudeatzeko, zuk zeuk kudeatzeko adina izan arte.
Gurasoak ekintza hauek gauzatu ahalko ditu, besteak beste:
- Zure kontuan saioa hasi, kontuaren pasahitza aldatu edo kontua ezabatu.
- Gailuak (adibidez, telefonoak edo tabletak) noiz eta zenbat denboraz erabil ditzakezun ezarri.
- Zure telefonoa edo tableta non dagoen ikusi.
- Erabil ditzakezun aplikazioak aukeratu.
- Aplikazioetan zenbat denbora pasatzen duzun ikusi.
- Google-ren aplikazio eta webgune batzuetako edukiaren ezarpenak kudeatu; esaterako, Google Bilaketa, YouTube edo Google Play zerbitzuetakoak. Ezarpen horien bidez, ikusten duzuna alda daiteke.
- Kontuaren jarduerak kontrolatzeko aukerak kudeatu, hala nola YouTube-ren Historia, aukera horiek kontrolatzea galaraztea barne.
- Zure telefonoko edo tabletako aplikazioen baimenak berrikusi, aplikazio horiek mikrofonoa, kamera edo kontaktuak atzi ditzaketen erabakitzeko.
- Kontuari buruzko informazioa ikusi, aldatu edo ezabatu; esaterako, izena, generoa edo jaiotze-data.
- Google-ren aplikazio eta webgune batzuetan, hala nola Google Play-n, egindako deskargak eta erosketak onartu.
Nola eta zergatik erabiltzen du Google-k niri buruzko informazioa?
Webgune eta aplikazio gehienek bezalaxe, zuk edota guraso batek ematen diguzuen informazioa biltzen dugu (esaterako, izena eta jaiotze-data), bai eta gure aplikazio eta webguneak erabiltzen dituzun bitartean sortutako informazioa ere. Gogor egiten dugu lan informazio hori babesteko, eta gure produktuak erabilgarriagoak izan daitezen erabiltzen dugu. Besteak beste, honetarako biltzen ditugu datuak:
- Gure aplikazio eta webguneek behar bezala funtzionatzea bermatzeko: adibidez, Google Bilaketa zerbitzuan "kirolak" hitza bilatzen baduzu, kirolekin zerikusia duten gauzak erakusteko erabiltzen dugu informazio hori.
- Gure aplikazio eta webguneak hobetzeko: esaterako, zerbaitek ez badu funtzionatzen, bildutako informazioa erabil dezakegu arazo hori konpontzeko.
- Google, gure erabiltzaileak eta ikusleak babesteko: jendea sarean seguruago ibil dadin erabiltzen dugu bildutako informazioa; esaterako, iruzurra hauteman eta prebenitzeko.
- Aplikazio eta webgune gehiago sortzeko: jendeak gure aplikazio eta webguneak nola erabiltzen dituen jakin nahi dugu, Google-ren produktu gehiago sortzeko ideiak lortzeko.
- Informazioa pertsonalizatzeko: agian gustatuko zaizkizun gauzak erakutsi ahal izateko erabiltzen ditugu datuak. Adibidez, YouTube Kids-en animaliei buruzko bideoak ikustea atsegin baduzu, antzeko bideoak gomendatuko dizkizugu.
- Iragarkiak erakusteko: zenbait datu hartzen ditugu oinarritzat; adibidez, irekita daukazun webgunea.
- Zurekin harremanetan jartzeko: adibidez, segurtasun-arazoren bat badago, baliteke zure helbide elektronikoa erabiltzea mezu bat bidaltzeko. Ezagutzen ez duzun norbaiten mezuak ireki aurretik, galdetu guraso bati ea segurua den.
Esan al diezaioket Google-ri zer gorde eta zer ez?
Bai, zuri buruz gordetzen ditugun datu batzuk aldatzeko aukera duzu. Adibidez, ez baduzu nahi YouTube-ko historia zure Google-ko kontuan gordetzea, desaktibatu YouTube-ren Historia. Jarduerak kontrolatzeko aukeretan edo bestelako pribatutasun-ezarpenetan aldaketarik egiten baduzu, gurasoari jakinaraziko diogu. Hark ere lagun diezazuke ezarpenak aldatzen.
Zuri eta zure Google-ko kontuari buruzko datu batzuk ikusi eta kudeatzeko aukera duzue zuk eta zure gurasoak.
Google-k beste batzuekin partekatzen du nire informazio pertsonala?
Zure informazio pertsonala (esaterako, izena edo helbide elektronikoa) Google-tik kanpo partekatzeko zenbait arrazoi ditugu. Informaziorik partekatzen badugu, babestuta egongo dela ziurtatzeko neurriak hartzen ditugu.
Baliteke informazio pertsonala partekatzea:
- Zure gurasoekin eta Google-n duzun familia-taldearekin.
- Gurekin lan egiten duten enpresekin.
- Zure gurasoek baimena ematen digutenean.
- Legezko arrazoiengatik hala egin behar dugunean.
Nork ikus dezake sarean partekatzen dudana?
Jende ugarik ikus dezake sarean partekatzen duzun guztia; esaterako, mezu elektronikoak edo argazkiak. Zerbait sarean partekatu ondoren, zaila izaten da bertatik kentzea. Partekatu edukia fidagarritzat jotzen duzun jendearekin soilik. Ez bazaude ziur, galdetu guraso edo familiako kide bati.
Informazio gehiago lortu nahi duzu? Eskatu gurasoari Pribatutasun-gidalerroak irakurtzen laguntzeko.
Informazio gehiago lortu nahi duzu Google-ko pribatutasunari buruz?
Gure aplikazio eta webguneak erabiltzen dituzunean Google-k informazioa nola biltzen eta erabiltzen duen ikusiko duzu hemen. Halaber, gurasoak zure Google-ko kontua eta gailuak kudeatzen laguntzeari buruzko informazioa lortuko duzu.
Kontua norberak kudeatzeko eskatzen den adin-eskakizuna betetzen ez duten haur eta nerabeen Family Link bidez kudeatutako Google-ko kontuei soilik dagokie informazio hau. Informazio gehiago lortzeko, irakurri gure Pribatutasun-oharra eta Pribatutasun-gidalerroak.
Gurasoak lagundu ahal dezake nire kontua kudeatzen?
Family Link izeneko aplikazio bat erabil dezake gurasoak Google-ko kontuaren zenbait ezarpen kudeatzeko. Gailuaren arabera, ekintza hauek gauzatu ahalko ditu, besteak beste:
- Zure kontuan saioa hasi, kontuaren pasahitza aldatu edo kontua ezabatu.
- Gailuak noiz eta zenbat denboraz erabil ditzakezun ezarri.
- Zure gailuen kokapena ikusi, gailuek saioa hasita badaukate eta aktibo badaude.
- Zure aplikazioak kudeatu eta zenbat erabiltzen dituzun ikusi.
- Google-ren aplikazio eta webgune batzuetako edukiaren ezarpenak kudeatu; esaterako, Google Bilaketa, YouTube edo Google Play zerbitzuetakoak. Ezarpen horien bidez, ikusten duzuna alda daiteke.
- Kontuaren jarduerak kontrolatzeko aukerak kudeatu, hala nola YouTube-ren Historia, aukera horiek kontrolatzea galaraztea barne.
- Zure gailuko aplikazioen baimenak berrikusi, aplikazio horiek mikrofonoa, kamera edo kontaktuak atzi ditzaketen erabakitzeko.
- Kontuari buruzko informazioa ikusi, aldatu edo ezabatu; esaterako, izena, generoa edo jaiotze-data.
- Google-ren aplikazio eta webgune batzuetan, hala nola Google Play-n, egindako deskargak eta erosketak onartu.
Nola eta zergatik biltzen eta erabiltzen du Google-k niri buruzko informazioa?
Webgune eta aplikazio gehienek bezalaxe, zuk edota guraso batek ematen diguzuen informazioa biltzen dugu (esaterako, izena eta jaiotze-data), bai eta gure aplikazio eta webguneak erabiltzen dituzun bitartean sortutako informazioa ere. Gogor egiten dugu lan informazio hori babesteko, eta gure produktuak erabilgarriagoak izan daitezen erabiltzen dugu. Besteak beste, honetarako biltzen ditugu datuak:
- Google, gure erabiltzaileak eta ikusleak babesteko: jendea sarean seguruago ibil dadin erabiltzen ditugu datuak; esaterako, iruzurra hauteman eta prebenitzeko.
- Gure zerbitzuak emateko: zerbitzuak emateko erabiltzen ditugu datuak; esaterako, bilatzen dituzun datuak prozesatu, eta emaitzak eman ahal izateko.
- Gure zerbitzuak mantendu eta hobetzeko: produktu batek behar bezala funtzionatzeari utzi diola hauteman dezakegu, besteak beste. Gainera, maiz oker idazten diren bilaketa-hitzak ezagutzeak gure zerbitzuetan erabiltzen diren ortografia-zuzentzaileak hobetzen laguntzen digu.
- Zerbitzu berriak garatzeko: datuei esker, errazagoa da zerbitzu berriak garatzea. Adibidez, Google-ren lehen argazki-aplikazioan, Picasa-n, jendeak argazkiak nola antolatzen zituen jakiteak lagundu zigun Google Argazkiak diseinatzen eta kaleratzen.
- Edukia pertsonalizatzeko: agian gustatuko zaizkizun gauzak erakutsi ahal izateko erabiltzen ditugu datuak. Adibidez, YouTube-n kirolei buruzko bideoak ikustea atsegin baduzu, antzeko bideoak gomendatuko dizkizugu.
- Iragarkiak erakusteko: zenbait datu hartzen ditugu oinarritzat; adibidez, irekita daukazun webgunea, idatzitako bilaketa-hitzak edo zure hiria eta probintzia.
- Errendimendua neurtzeko: errendimendua neurtzeko eta gure zerbitzuak nola erabiltzen diren ulertzeko erabiltzen ditugu datuak.
- Zurekin harremanetan jartzeko: adibidez, jarduera susmagarriak hautematen baditugu, baliteke zure helbide elektronikoa erabiltzea jakinarazpen bat bidaltzeko.
Nola erabaki dezaket zer gordetzen duen Google-k?
Ezarpenen bidez, biltzen ditugun datuak eta datu horiek erabiltzeko modua mugatzeko aukera duzu. Adibidez, ez baduzu nahi YouTube-ko historia zure Google-ko kontuan gordetzea, desaktibatu YouTube-ren Historia. Jarduerak kontrolatzeko aukeretan aldaketarik egiten baduzu, gurasoari jakinaraziko diogu. Lortu informazio gehiago pribatutasun-ezarpenei buruz
Zuri eta zure Google-ko kontuari buruzko datu batzuk ikusi eta kudeatzeko aukera duzu.
Google-k beste batzuekin partekatzen du nire informazio pertsonala?
Ez dugu partekatzen zure informazio pertsonala Google-tik kanpoko enpresekin, erakundeekin edo banakoekin, kasu jakin batzuetan izan ezik; adibidez, legeak hala eskatzen duenean. Informaziorik partekatzen badugu, babestuta egongo dela ziurtatzeko neurriak hartzen ditugu.
Baliteke informazio pertsonala partekatzea:
- Zure gurasoarekin eta Google-n duzun familia-taldearekin.
- Zuk eta zure gurasoak baimena ematen diguzuenean edo legezko arrazoiengatik hala egin behar dugunean. Baliteke informazio pertsonala Google-tik kanpo partekatzea, uste badugu ezinbestekoa dela hauek egiteko:
- Lege, arau, prozesu juridiko edo bete beharreko gobernuaren eskaera aplikagarriak gordetzeko.
- Zerbitzu-baldintza aplikagarriak gordearazteko, urratze posibleak aztertzeko barne.
- Iruzurrak, segurtasun-arazoak eta arazo teknikoak hautemateko, ekiditeko, edo bestela, bideratzeko.
- Google-ren, gure erabiltzaileen edo ikusleen eskubideak, jabetza edo segurtasuna urratzea eragozteko, lege aplikagarriek eskatzen edo onartzen duten heinean.
- Datuak kanpoan prozesatzeko. Gurekin lan egiten duten enpresei ematen diegu informazio pertsonala, gure argibideei jarraikiz prozesa ditzaten datuak. Adibidez, bezeroentzako laguntza-zerbitzua emateko erabiltzen ditugu kanpoko enpresak, eta informazio pertsonala partekatu behar dugu enpresa horiekin, erabiltzaileen galderei erantzun ahal izateko.
Nork ikus ditzake partekatzen ditudan gauzak; esaterako, argazkiak, mezu elektronikoak eta dokumentuak?
Erabiltzen dituzun Google-ren aplikazio eta webguneetan beste pertsona batzuekin eduki zehatza partekatzea aukera dezakezu.
Ez ahaztu partekatzen duzun edukia berriro parteka dezaketela beste erabiltzaileek, baita Google-renak ez diren aplikazio eta webguneetan ere.
Zure edukia kontutik ezaba dezakezu, baina horrek ez du esan nahi dagoeneko partekatu dituzun kopiak ezabatuko direnik.
Kontuz partekatzen duzunarekin, eta parteka ezazu fidagarritzat jotzen duzun jendearekin soilik.
Gai hauei buruzko informazio gehiago lortzeko, irakurri gure Pribatutasun-gidalerroak.