Haurren eta nerabeen kontuak gainbegiratzea

Interneten erabilerari buruzko erabaki zentzuzkoak hartzen lagun diezaiekete gurasoek nerabeei, haien Google-ko kontuak eta gailuak gainbegiratuta. Google Family Link aplikazioari esker, gurasoek ekintza hauek gauzatu ahalko dituzte haurren gailu bateragarrietan, besteak beste:

  • Aplikazio edo webgune jakin batzuk blokeatu edo onartu.
  • Haurrek zein aplikazio eta zenbat denboraz erabiltzen dituzten ikusi.
  • Ikasteko edo lotarako ordua denean, gailuak urrunetik blokeatu.

Hasi aurretik

  • Baliteke 10 minutu inguru behar izatea gainbegiratzea konfiguratzeko.
  • Bai gainbegiratuko duen gurasoak bai nerabeak Google-ko kontu bana eduki behar dute.
Google-ren aplikazioak
Menu nagusia