FAQ

Family Link zerbitzuari buruz maiz egiten diren galdera batzuen erantzunak bildu ditugu. Aplikazioa jada erabiltzen ari bazara eta hemen agertzen ez den galderarik baduzu, lortu informazio gehiago laguntza-zentroan.

Funtzionamendua

Nola funtzionatzen du Family Link-ek?

Google-ren Family Link aplikazioari esker, gurasoak guztiaren jakinaren gainean egongo dira haurrek edo nerabeek Android gailuak erabiltzen dituzten bitartean, eta mundu digitalerako familiaren oinarrizko arauak ezarri ahalko dituzte.

Hasteko, haurrak edo nerabeak gailu bateragarri bat eduki beharko du (ikusi zein gailuk funtzionatzen duten Family Link-ekin). Ondoren, gurasoek Family Link deskargatu beharko dute beren gailuan (Android edo iPhone).

Haurrak edo nerabeak kontu bat badu dagoeneko, Family Link-ek gurasoak gidatu egingo ditu, haien kontua haurrarenarekin lot dezaten. Prozesuaren parte gisa, haurrak edo nerabeak Family Link (haurra/nerabea) aplikazioa deskargatu beharko du telefonoan kontuak lotzeko.

Halaber, gurasoek Family Link erabili ahalko dute 13 urtetik edo zure herrialdeko gutxieneko adinetik beherako haurrentzako Google kontu bat sortzeko. Prozesua osatutakoan, haurrek kontu berriarekin hasi ahalko dute saioa beren gailuan.

Kontuak lotutakoan, askotariko gauzetarako erabili ahalko dute gurasoek Family Link; esaterako, haurren erabilera-ordutegiak kontrolatzeko edota erabiltzen duten edukia kudeatzeko.

Haurrentzat desegokia den eduki guztia blokeatzen al du Family Link-ek?

Ez. Family Link-ek ez du blokeatzen eduki desegokia, baina baliteke aplikazio batzuek iragazteko aukera propioak edukitzea. Google aplikazio jakin batzuek (hala nola Bilaketa eta Chrome zerbitzuek) iragazteko aukerak dituzte, eta Family Link-en aurkituko dituzu. 13 urtetik gorako nerabeen gurasoen kasuan, YouTube-ko modu mugatua aukerako ezarpena da, eta helduentzat izan litekeen edukia iragazteko erabil daiteke. Iragazkiak ez dira perfektuak; beraz, baliteke haurrak nahi ez duzun eduki esplizitu zein grafikoa ikustea edo bestelako edukia agertzea batzuetan. Familiarentzat eduki egokiena aukeratzeko, aplikazioen ezarpenak berrikustea gomendatzen dugu, bai eta Family Link-ek eskaintzen dituen ezarpen eta tresnak ere.

Android gailuetan erabil dezakete gurasoek Family Link?

Bai. 4.4 (KitKat) eta bertsio berriagoak darabiltzaten Android gailuetan erabil dezakete gurasoek Family Link.

iOS gailuetan erabil dezakete gurasoek Family Link?

Bai. iOS 11 eta bertsio berriagoak darabiltzaten iPhone gailuetan erabil dezakete gurasoek Family Link.

Web-arakatzaile batean erabil dezakete gurasoek Family Link?

Haurraren kontuaren ezarpen batzuk kudea ditzakete gurasoek web-arakatzaile baten bidez. Bestelako eginbideetarako, hala nola erabilera-ordutegia zehazteko, Android edo iPhone gailuetarako Family Link aplikazioa eduki behar dute.

Android gailuetan erabil dezakete haurrek eta nerabeek Family Link?

Emaitza hobeak lortzeko, haurrek edo nerabeek 7.0 (Nougat) eta bertsio berriagoak darabiltzaten Android gailuak erabiltzea gomendatzen dugu. Baliteke Android 5.0 eta 6.0 bertsioak (Lollipop eta Marshmallow) darabiltzaten gailuetan ere Family Link erabili ahal izatea. Informazio gehiago lortzeko, joan laguntza-zentrora.

Chromebook gailuetan (ChromeOS) erabil dezakete haurrek eta nerabeek Family Link?

Haurrek eta nerabeek Google kontuarekin has dezakete saioa Chromebook gailuetan. Dena dela, gurasoek haurren Chromebook-en ezarpenak eta kontuen ezarpenak kudea ditzakete eta webguneak atzitzeko murrizketak ezar ditzakete, besteak beste. Lortu informazio gehiago hemen.

iOS gailuetan eta web-arakatzaileetan erabil dezakete haurrek eta nerabeek Family Link?

Haurrek eta nerabeek iOS gailuetan eta web-arakatzaileetan has dezakete saioa Google kontuarekin baldin eta gurasoen baimena badaukate. Gurasoek haurren kontuen zenbait ezarpen kudeatzen jarraitu ahalko dute, eta haurrek iOS gailu batean edota web-arakatzaile batean saioa hasten dutenean eta Google aplikazioak eta zerbitzuak erabiltzen dituztenean aplikatuko dira ezarpenok. Family Link aplikazioko beste eginbide batzuk, hala nola haurrek erabil ditzaketen aplikazioak kudeatzeko eta erabilera-ordutegia zehazteko aukera, ez dira erabilgarri egongo gurasoentzat haurrak iOS gailua erabiltzen ari diren edo webgunean saioa hasita duten bitartean. Lortu informazio gehiago haurrek edota nerabeek iOS gailuetan eta web-arakatzaileetan saioa hasteari buruz.

Zenbat denbora behar da haurraren Google kontua eta gailua konfiguratzeko?

Haurraren Google kontua eta Android gailua konfiguratzeko, 15 minutu inguru beharko dituzu.

Kontuak

Ba al dago gutxieneko adinik haurrek Family Link bidez kudeatutako Google kontua izateko?

Ez. Zeuk erabakiko duzu haurra prest dagoen lehen Android telefonoa edo tableta edukitzeko.

Haurrek iragarkiak ikusiko dituzte Google kontuan saioa hasita dutenean?

Bai. Google zerbitzuek iragarkiak dituzte eta baliteke haurrak haiek ikustea gure produktuak erabiltzen dituenean.

Nerabeak gainbegiratzeko erabil dezaket Family Link?

Bai. Nerabeak (13 urtetik edo zure herrialdeko gutxieneko adinetik gorako haurrak) gainbegiratzeko erabil daiteke Family Link. 13 urtetik edo zure herrialdeko gutxieneko adinetik beherako haurrek ez bezala, nerabeek gainbegiratzea gelditu egin dezakete. Nolanahi ere, hala egiten badute, jakinarazpen bat jasoko duzu, eta beren gailuak aldi baterako blokeatu egingo dira eta ez dira erabilgarri egongo.

Eskolako edo laneko kontua erabil dezaket nire familia kudeatzeko?

Ez. Laneko edo eskolako kontuak ezin dira erabili familiaren taldea kudeatzeko. Family Link zerbitzuarekin, Google kontu pertsonalak erabil ditzakezu; esaterako, Gmail kontua.

Zergatik eduki dezakete haurrek Google kontu bakarra instalatuta gailu gainbegiratuetan?

Murriztapen honen bidez, produktuaren portaera garrantzitsuak manten ditzakegu. Adibidez, gailuan beste konturen bat erabili bada aldez aurretik, haurrak kontu hori erabili ahalko du aplikazioak Play-tik deskargatzeko gurasoen baimenik gabe.

Zer gertatzen da haurrak 13 urte (edo zure herrialdeko gutxieneko adina) betetzen dituenean?

Haurrak 13 urte (edo zure herrialdeko gutxieneko adina) betetzen dituenean, Google kontu arrunt bat erabiltzen hasteko aukera du. Haurrak 13 urte bete baino lehen, gurasoei posta elektroniko bidez jakinaraziko zaie haurrak kontua kudeatu ahal izango duela haren urtebetetzetik aurrera, eta, hortaz, aurrerantzean haiek ezingo dutela kudeatu haurraren kontua. 13 urte betetzen dituen egunean, haurrak Google kontua bere kabuz kudeatu nahi duen edo gurasoek kudeatzen jarraitzea nahi duen erabaki ahalko du. Haurrak kontua kudeatzea erabakitzen badu baina zuk jakinaren gainean egoten jarraitu nahi baduzu, Family Link-en gainbegiratze-tresnak berriro gai daitezke nerabearen gailuan instalatuta dagoen Familiy Link (haurra/nerabea) aplikazioarekin. Informazio gehiago lortzeko, joan laguntza-zentrora.