Informazio gehiago lortu nahi duzu Google-ko pribatutasunari buruz?

Toki egokira etorri zara! Gure aplikazio eta webguneak erabiltzen dituzunean Google-k informazioa nola biltzen eta erabiltzen duen ikusiko duzu hemen. Halaber, gurasoak zure Google-ko kontua eta gailuak kudeatzen laguntzeari buruzko informazioa lortuko duzu.

Gurasoak: 13 urtetik (edo zure herrialdeari dagokion adinetik) beherako haurren Family Link bidez kudeatutako Google-ko kontuei soilik dagokie informazio hau. Xehetasun gehiago lortzeko, irakurri gure Pribatutasun-oharra eta Pribatutasun-gidalerroak.

Nor arduratzen da nire kontuaz?

Une honetan, gurasoa arduratzen da zure Google-ko kontuaz. Family Link izeneko aplikazio bat erabil dezake hura kudeatzeko, zuk zeuk kudeatzeko adina izan arte.

Gurasoak ekintza hauek gauzatu ahalko ditu, besteak beste:

  • Zure kontuan saioa hasi, kontuaren pasahitza aldatu edo kontua ezabatu.
  • Gailuak (adibidez, telefonoak edo tabletak) noiz eta zenbat denboraz erabil ditzakezun ezarri.
  • Zure telefonoa edo tableta non dagoen ikusi.
  • Erabil ditzakezun aplikazioak aukeratu.
  • Aplikazioetan zenbat denbora pasatzen duzun ikusi.
  • Google-ren aplikazio eta webgune batzuetako edukiaren ezarpenak kudeatu; esaterako, Google Bilaketa, YouTube edo Google Play zerbitzuetakoak. Ezarpen horien bidez, ikusten duzuna alda daiteke.
  • Kontuaren jarduerak kontrolatzeko aukerak kudeatu, hala nola YouTube-ren Historia, aukera horiek kontrolatzea galaraztea barne.
  • Zure telefonoko edo tabletako aplikazioen baimenak berrikusi, aplikazio horiek mikrofonoa, kamera edo kontaktuak atzi ditzaketen erabakitzeko.
  • Kontuari buruzko informazioa ikusi, aldatu edo ezabatu; esaterako, izena, generoa edo jaiotze-data.
  • Google-ren aplikazio eta webgune batzuetan, hala nola Google Play-n, egindako deskargak eta erosketak onartu.

Nola eta zergatik erabiltzen du Google-k niri buruzko informazioa?

Webgune eta aplikazio gehienek bezalaxe, zuk edota guraso batek ematen diguzuen informazioa biltzen dugu (esaterako, izena eta jaiotze-data), bai eta gure aplikazio eta webguneak erabiltzen dituzun bitartean sortutako informazioa ere. Gogor egiten dugu lan informazio hori babesteko, eta gure produktuak erabilgarriagoak izan daitezen erabiltzen dugu. Besteak beste, honetarako biltzen ditugu datuak:

  • Gure aplikazio eta webguneek behar bezala funtzionatzea bermatzeko: adibidez, Google Bilaketa zerbitzuan "kirolak" hitza bilatzen baduzu, kirolekin zerikusia duten gauzak erakusteko erabiltzen dugu informazio hori.
  • Gure aplikazio eta webguneak hobetzeko: esaterako, zerbaitek ez badu funtzionatzen, bildutako informazioa erabil dezakegu arazo hori konpontzeko.
  • Google, gure erabiltzaileak eta ikusleak babesteko: jendea sarean seguruago ibil dadin erabiltzen dugu bildutako informazioa; esaterako, iruzurra hauteman eta prebenitzeko.
  • Aplikazio eta webgune gehiago sortzeko: jendeak gure aplikazio eta webguneak nola erabiltzen dituen jakin nahi dugu, Google-ren produktu gehiago sortzeko ideiak lortzeko.
  • Informazioa pertsonalizatzeko: agian gustatuko zaizkizun gauzak erakutsi ahal izateko erabiltzen ditugu datuak. Adibidez, YouTube Kids-en animaliei buruzko bideoak ikustea atsegin baduzu, antzeko bideoak gomendatuko dizkizugu.
  • Iragarkiak erakusteko: zenbait datu hartzen ditugu oinarritzat; adibidez, irekita daukazun webgunea.
  • Zurekin harremanetan jartzeko: adibidez, segurtasun-arazoren bat badago, baliteke zure helbide elektronikoa erabiltzea mezu bat bidaltzeko. Ezagutzen ez duzun norbaiten mezuak ireki aurretik, galdetu guraso bati ea segurua den.

Esan al diezaioket Google-ri zer gorde eta zer ez?

Bai, zuri buruz gordetzen ditugun datu batzuk aldatzeko aukera duzu. Adibidez, ez baduzu nahi YouTube-ko historia zure Google-ko kontuan gordetzea, desaktibatu YouTube-ren Historia. Jarduerak kontrolatzeko aukeretan edo bestelako pribatutasun-ezarpenetan aldaketarik egiten baduzu, gurasoari jakinaraziko diogu. Hark ere lagun diezazuke ezarpenak aldatzen.

Zuri eta zure Google-ko kontuari buruzko datu batzuk ikusi eta kudeatzeko aukera duzue zuk eta zure gurasoak.

Google-k beste batzuekin partekatzen du nire informazio pertsonala?

Zure informazio pertsonala (esaterako, izena edo helbide elektronikoa) Google-tik kanpo partekatzeko zenbait arrazoi ditugu. Informaziorik partekatzen badugu, babestuta egongo dela ziurtatzeko neurriak hartzen ditugu.

Baliteke informazio pertsonala partekatzea:

  • Zure gurasoekin eta Google-n duzun familia-taldearekin.
  • Gurekin lan egiten duten enpresekin.
  • Zure gurasoek baimena ematen digutenean.
  • Legezko arrazoiengatik hala egin behar dugunean.

Nork ikus dezake sarean partekatzen dudana?

Jende ugarik ikus dezake sarean partekatzen duzun guztia; esaterako, mezu elektronikoak edo argazkiak. Zerbait sarean partekatu ondoren, zaila izaten da bertatik kentzea. Partekatu edukia fidagarritzat jotzen duzun jendearekin soilik. Ez bazaude ziur, galdetu guraso edo familiako kide bati.

Informazio gehiago lortu nahi duzu? Eskatu gurasoari Pribatutasun-gidalerroak irakurtzen laguntzeko.