Lagundu ohitura digital osasungarriak sortzen familian
Family Link bidez, mundu digitalerako oinarrizko arauak ezarri ahal izango dituzu haurrentzat zein nerabeentzat, aplikazio lagungarria baita haiek sarean ikasi, jolastu eta edukiak araka ditzaten.*
Lagun iezaiezu eduki egokia aukeratzen
Ikusi haien jarduerak
Erabilera guztia ez da berdina. Lagundu haurrari erabaki osasungarriak hartzen gailuan egiten duenari buruz, gogoko dituen aplikazioetan pasatzen duen denboraren berri ematen duten jarduera-txostenen bidez.†
Kudeatu haien aplikazioak
Jakinarazpen baliagarriak jasoko dituzu, haurrari Google Play Store-tik aplikazioak deskargatzeko baimena emateko edo aplikazio horiek blokeatzeko. Era berean, aplikazioko erosketak kudeatu, eta zenbait aplikazio ezkutatu ahal izango dituzu.
Elikatu haien jakin-mina
Zaila izan daiteke haurrentzat egokiak diren aplikazioak aukeratzea. Horregatik, irakasleek gomendatutako aplikazioak erakusten dizkizu Family Link-ek, zuzenean haurren gailuetan gehi ditzazun.‡

Egon adi erabilera-ordutegiari
Ezarri mugak
Zeuk erabakiko duzu zein den haurrarentzako erabilera-ordutegi egokia. Family Link-ek erabilera-ordutegia eta lo egiteko garaia zehazteko aukera ematen dizu, haurrak modu orekatuan erabil dezan gailua.
Blokeatu haien gailuak
Kanpoan jolasteko, afaltzeko, elkarrekin egoteko edo, besterik gabe, haurrak atseden har dezan, urrunetik blokea dezakezu gailua.

Ikusi non dauden
Lagungarria da haurra non dagoen ikusi ahal izatea etxetik kanpo dabilenean. Haurra aurkitzeko erabil dezakezu Family Link, baldin eta haurrak gailua soinean badarama.#